Hilgarritasuna


KategoriakEstatistika

Ez nahastu hilkortasun kontzeptuarekin.

Hilgarritasuna edo hilgarritasun-tasa gaixotasun jakin bat pairatzen dutelarik aldi jakin batean hil diren pertsonen portzentajea da, gaixotasun hori pairatzen duten pertsona guztien kopuruarekin alderaturik. Batzuetan, hilkortasun kontzeptuarekin nahasten da, nahiz eta bi kontzeptuak guztiz desberdinak dire: adibidez, COVID19 pandemian zehar, 2022 urtean zehar hilgarritasuna aurreko urteetan baino txikiagoa izan arren, txertoei eta birusaren larritasun txikiagoari esker, hikortasuna handia izan zen, gaixotasuna pairatu zuen populazioa oso handia izan zelako, prebentzio neurrien lasaitzea zela eta gaixo kopuruan izandako gehikuntza nabarmenagatik.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, letalidad.

176 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.