Irainduen Gerra (katalanez, Guerra dels Malcontents) 1827 urtean Fernando VII.ak, Hirurteko Liberala bukatu eta absolutismoa berrezarri arren, abian jarri zituen ustezko kutsu liberaleko politiken aurka, hala nola politika…

Higatze-gerra edo higadura-gerra armada batek aurrera egin, gudak edo batailak irabazi eta lurraldea bereganatu ordez, etsaiari galera handiak eraginez azkenean haren errenditzea edo kolapsoa bilatzen duena da. Historikoki, elkarren gudan dauden armadak bestea garaitu ezinik dihardutenean gertatzen den egoera izan da, galera handiekin alde batetik zein bestetik, azkenean haietako batek gudan aurrera jarraitu ezinik geratu arte. Higatze-gerraren adibide garbia da, Lehen Mundu Gerran gertatu zena, Frantzia eta Belgikan bereziki garatu zen lubakietako gerra hain zuzen.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, attrition warfare; gaztelaniaz, guerra de desgaste.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.