Higadura edo erosioa (latinezko erodare hitzetik, "xehatu") arrokaren edo lurzoruaren igurzketaz pixkanaka xehatu edo jan eta sortutako partikula edo zatikiak beste norabait mugitu eta jalki edo sedimentatzeko prozesu geologikoa da. Batzuek higadura bera, gliptogenesia, eta higatutako materilaen metaketa, morfogenesia, bereizten dituzte, erosio terminoaren anbibalentzia deusezteko. Higadura prozesu bat, eta horren efektua meteorizazioa da, arroka edo lurzoruaren partikulak zatitu eta zatiki horiek mugikor bihurtzea.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, erosion; gaztelaniaz, erosión.
Loturiko artikuluak
Labarrak eta itsaslabarrakLabarra lurrazalean dagoen malda handiko eremua da. Kostaldeko lerroan sortzen direnean, itsaslabar deitzen zaie, eta itsasoak kostaldean eragiten duen abrasioaren ondorioz (itsaslabarretik grabitatez eroritako higakinek itsasoaren indarrez itsaslabarraren…
Potentziak eta superpotentziakGeopolitikan, potentziak, testuinguraren arabera potentzia ekonomiko, militar edo kulturalak ere deituak, inguruan eragin eta botere handia duten (ikus, eragin-eremua) edo erabateko erreferentzi diren nazioak eta herrialdeak dira. Superpotentziak…
Enklabeak eta esklabeakGeografia politikoan, enklabea beste herrialde edo entitate politiko baten baitan dagoen lurralde zatia da. Esklabeak berriz, herrialde edo entitatetik guztiz bereizita dauden lurralde zatiak dira, guztiz lurralde baten…