Agian, kodozentzia bilatzen ari zinen. Kohezkuntza, koheziketa edo koedukazioa hezkuntza-komunitatea osatzen duten eragile guztiek hezkuntzaren plangintza eta ekintzak elkarrekin planteatu eta erabaki, kontsentsuz adostuta eta praktikan jartzea da,…
Eskola-komunitatea edo hezkuntza-komunitatea eskola osatu eta hezkuntza-sisteman integraturik eta koordinaturik jarduten duten eragileen multzoa da. Definizio orokor horretatik abiatuta, hezkuntza-komunitatea ikusmolde desberdinen arabera gauzatu daiteke. Alde batetik, hezkuntza-sistematik eta araudi gisa ezarrita, hezkuntza-komunitatea osatzen dute eskolaren edo beste ikastetxe baten jardueran eta kudeaketan parte hartzen duten eragile guztiek, hala nola zuzendaritza-taldeak, irakasleek, ikasleek eta gurasoek, haietako bakoitza eskumen arautu eta zehatzekin. Ikusmolde hori kritikatu egin da, ordea, hezkuntza-prozesuan esku hartzen duten eragile guztiak ez biltzeagatik eta eragile horietako batzuk erabakitzeko ahalmenik gabe uzteagatik, botere, burokrazia edo interes kontrajarriak direla eta. Beste ikusmolde demokratikoago batetik, berriz, hezkuntza-komunitatea eskola osatzen duten eragile guztien elkarrizketan eta parte-hartze aktiboan oinarritutako komunitate sozial zabala da, ikasleak, gurasoak eta tokiko komunitatea ere barnehartzen dituena, haien arteko lankidetza- eta hezkidetza-bideak irekiz eta eragile guztiak hezkuntza-prozesuan inplikatuz bazterketarik gabe.
Oso garrantzitsua da bereiztea ikuspegi batetik edo bestetik lan egiten den, hau da, estatuaren hezkuntza-arauditik edo esparru kolektibo, demokratiko eta kontsentsuzko gisa, horren arabera garatuko baita hezkuntza, pertsonen bizitza neurri handi batean markatzen duen garapen pertsonal eta sozial gisa.
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, comunidad educativa.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.