Hezkuntza estandarrak hezkuntza sistemak eduki, konpetentzia, trebetasun eta eduki gisa ezartzen dituen helburuen multzoa da, irakasgai, kurto edo ziklo bakoitzeko ikasle guztientzat orokorrean, eskolak bermatu bhear dituenak. Labur…
Hezkuntza formala edo heziketa formala helburu jakinekin planifikatu eta antolatu egiten den hezkuntza modua da, orokorrean eskoletan garatzen dena. Hezkuntza (edo heziketa) informala edo hezkuntza ez-formala, berriz, asmo jakinik gabe eta propio antolatzen ez den hezkuntza da, egunerokoan garatzen dena, orokorrean eskoletatik kanpo, baina baita ere eskolan kontrol zorrotzik gabe egiten diren jardueretan. Beste batzuen arabera, bada hezkuntza ez formala ere, helburu jakinekin baina eskolatik kanpo garatzen dena, eskolaz kanpoko jardueretan.
Bereizketa sinplea izan arren, ikuspegi ezberdinetatik gara daiteke hezkuntza formalaren eta informalaren arteko bereizketa. Ikuspuntu estruktural batetik, antolakuntzari bereziki erreparatzen zaio, ezarritako hezkuntza sistematik kanpo garatzen den edo ez; baina ikuspuntu metodologiko batetik, hezkuntza sistemaren barruan garatzen den kontuan hartu gabe, hezkuntza garatzeko erabiltzen diren planifikazio, antolaketa eta kontrol irizpide eta prozedurei begiratzen zaie.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.