Geografian, gratikula mapa baten gainean irudikatzen den lerro sarea da, paraleloek eta meridianoek osaturik, eta puntu geografiko baten kokapena zehazten laguntzen dutenak.

Hezeguneak edo gune hezeak ibaia edo aintzira izan gabe, inguruko eremuak baino ur edo hezetasun handiagoa duen ekosistema da, ekosistema lur eta urtarren arteko trantsiziozko ekosistematzat hartzen dena. Hezegune forma ohikoa urmaela da, sakonera txikia izateagatik aintzira izatera heltzen ez den ur-masa zabala. Hezeguneak sakonuneetan sortzen dira bereziki, inguruko uren metatzeagatik, baina baita ere ibai inguruetan adibidez, eremu lau batean gertatzen den ur pilaketagatik; euriteen ondorioz toki jakin batean gertatzen diren aldiroko ur-pilaketak ere hezegune kontsideratu daitezke, ekosistema berezi baten biotopo gisa garatzen badira betiere.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, wetland; gaztelaniaz, humedal.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.