Hesperideen Lorategia


KategoriakLiteratura

Hesperideak urrezko sagarrak ematen dituen Lorategiko zuhaitza zaintzen, Ladon-ekin batera. Edward Burne-Jones, 1880-1881.

Greziar mitologian, Hesperideak (etimologiaz, "Mendebaldekoak" edo "Iluntzekoak") ninfa talde bat da, Egle, Eritea eta Hesperetusa zehazki, Nix gauaren jainkosaren alabak iturri batzuetan , eta Atlasen alabak beste batzuetan. Hesperideak Hesperideen Lorategian bizi dira, antzinako munduan eguzkia sartzen den eskualdean, Afrika Iparradeko Atlas mendikatearen inguruan eta ozeanotik gertu hainbat iturriren arabera.

Lorategiko zuhaitz batek urrezko sagarrak ematen ditu; eta ninfen zeregina da urrezko sagar horiek zaintzea; beraiek sagarrak lapurtu ez ditzaten Ladon izeneko ehun buruko herensugea ere badago Lorategian. Urrezko sagarren zuhaitza Gaia jainkoa Zeusen emazte Herari ezkontza egunean emandako oparia da. Sagarren istorioak Bibliako paradisuarekin lotzen du zalantzarik gabe. Hesperideen mitoa Hesiodoren Teogonia lanean azaltzen da lehen aldiz; Iliadan eta Odisean, ordea, ez da aipatu ere egiten.  Hesperideen Lorategia Heraklesen kondairarekin duen duen lotura beranduago azalduko da, K.a. V. mendean; mitoaren berrosaketan, Heraklesi Hesperideen Lorategitik urrezko sagar horiek lapurtzeko lana ematen zaio, Heraklesen Hamabi Lanetatik hamaikagarrena.1 Heraklesek lortu egiren du sagarrak lapurtzea , baina Atenak sagarrak itzuli egingo ditu Lorategira. Hesperideak izango dira, orobat, Perseori Medusa hiltzeko armak eta beste tresnak emango dizkiotenak.2

Literaturan, Hesperideen Lorategia locus amoenus edo paradisu antzeko tokitzat hartu izan da.

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
El Jardín de las Hespérides: mito y símbolo. Lenguajes de la Religión, Madrid, Trotta. https://fradive.webs.ull.es/sem/hesptxt.pdf. Published 1998.
2.
Hesperides. theoi.com. http://www.theoi.com/Titan/Hesperides.html. Accessed 2018.
371 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.