Herrialde periferikoak geopolitika eta ekonomia arloetan posizio zentral edo hegemonikoa ez duten herrialdeak dira, bigarren maila batean daudenak alegia. Bloke geopolitko bakoitzaren baitan ere egiten da bereizketa; adibidez, Europan herrialde periferikoak zentro politiko eta ekonomikoa osatzen ez duten horiek dira, bereziki Europa hegoaldeko herrialdeak. Ekonomia periferikoek mendekotasun ekonomiko nabarmena izaten dute zentroko ekonomiekin eta bulnerabilitate handiagoa izaten dute; adibidez, zor publikoaren merkatuan arrisku sari handiagoa ordaindu behar izaten dute.
Loturiko artikuluak
Gailu periferikoakInformatikan, gailu periferikoak edo, besterik gabe, periferikoak, ordenagailuaren eta erabiltzailearen arteko komunikazioa burutzeko erabiltzen diren gailu fisikoak dira. Gailu periferikoen artean ditugu sarrera-periferikoak, ordenagailura informazioa bideratzeko erabiltzen direnak,…
Herrialde nordikoakHerrialde nordikoak, eskandinaviar herrialdeak ere deituak, Europako iparraldeko herrialdeak dira, hain zuzen Norvegia, Suedia, Fonlandia, Danimarka eta Islandia. Geografikoki gertu izateaz gainera, historia eta kultura partekatua dituzten herrialdeak…
Herrialde emergenteakHerrialde emergenteak garapen bideango herrialde izatetik hazkunde ekonomiko azkarra eta sendoa izan eta herrialde garatuen ezaugarri batzuk hartu dituzten herrialdeak dira, nazioartean denbora gutxian pisu politiko eta ekonomiko…