Herrialde garatuak


KategoriakEkonomia

Herrialde garatuak bizitza kalitate handiko herrialdeak dira, non hango biztanleak errenta altuarekin, kalitatezko osasun, hezkuntza eta bestelako zerbitzuekin eta ingurumen kutsatu gabe eta garbi batean bizi diren. Iraganean, herrialde garatuak ekonomikoki aberatsak diren herrialdeekin parekatu izan dira, per capita errenta altua irizpide nagusitzat harturik. Egun, ordea, sailkapen modu hori murriztailetzat hartzen da eta irizpide zabalagoak hartzen dira, esan bezala, gutxienez osasuna (adibidez, bizitza itxaropenaren bitartez) eta hezkuntza (goi mailako ikasketak dituzten hiritarren portzentajea) ere barneratuz, Giza Garapen Indize izeneko adierazlea kalkulatu eta hortik. Gobernantza, askatasun zibilak, babes soziala, ingurumen garbia, aisialdia eta orokorrean biztanleen zoriontasuna ere hartu beharko lirateke aintzat herrialde garatuen multzoa osatzeko, alderdi horien neurketa zaila den arren.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, developed countries; gaztelaniaz, países desarrollados.

Ikus, gainera

 

216 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.