Herrialde erdiperiferikoak edo erdiperiferia mundu mailako hierarkia ekonomikoan herrialde zentral eta periferikoen artean dauden herrialdeak dira, herrialde zentralekiko mendekotasuna dutenak baina aldi berean herrialde periferikoak menderatu egiten dituztenak, halako bitartekaritza rol bat garatuz nazioarteko harreman geopolitiko eta ekonomikoetan. Herrialde erdiperiferikoak herrialde nahiko industralizatuak izaten dira, merkatu autonomoa dute eta teknologia aurreratuak garatzeko ahalmena dute, maila mugatuan bada ere, baina aldi berean herrialde zentralen inbertsio eta kontrol ekonomikoen mendean daude. Herrialde erdiperiferikoen adibideak dira Brasil, Mexiko, Hegoafrika, Iran eta Malasia.
Loturiko artikuluak
Herrialde nordikoakHerrialde nordikoak, eskandinaviar herrialdeak ere deituak, Europako iparraldeko herrialdeak dira, hain zuzen Norvegia, Suedia, Fonlandia, Danimarka eta Islandia. Geografikoki gertu izateaz gainera, historia eta kultura partekatua dituzten herrialdeak…
Herrialde emergenteakHerrialde emergenteak garapen bideango herrialde izatetik hazkunde ekonomiko azkarra eta sendoa izan eta herrialde garatuen ezaugarri batzuk hartu dituzten herrialdeak dira, nazioartean denbora gutxian pisu politiko eta ekonomiko…
Herrialde periferikoakHerrialde periferikoak geopolitika eta ekonomia arloetan posizio zentral edo hegemonikoa ez duten herrialdeak dira, bigarren maila batean daudenak alegia. Bloke geopolitko bakoitzaren baitan ere egiten da bereizketa; adibidez,…