Herri Salbaziorako Batzordea edo Salbamen Publikorako Batzordea Frantziako Iraultzako Izualdian zehar gobernatu zuen batzordea izan zen, Konbentzio Nazionalak aukeratua eta 1793ko apiriletik 1795eko urrira indarrean izan zena. Hiru batzorde desberdinek jardun zuten bitarte horretan: Danton batzordea, Batzorde Handia eta Thermidorreko batzordea. Robespierre izan zen, 1793ko uztailetik 1794ko udan exekutatu zuten arte, Batzorde Handiko kidea eta horren gidari nagusia.
Beste hizkuntzetan: frantsesez, Comité de salut public.
Loturiko artikuluak
Herri partaidetzaHerri partaidetza, partaidetza publikoa edo gizarte partaidetza herritarrek, indibidualki edo elkartetan bildurik, gizarte bizitzaren alderdietan esku hartzeko prozesua, arlo politikoan, ekonomikoan nahiz sozialean. Herri partaidetzak oinarri bi ditu:…
Herri-ondasunakHerri-ondasunak herri edo beste erkidego politiko natural edo juridikoki aitortu batenak dira, eta, beraz, jabetza eta aprobetxamendu eskubideak erkidego horretako kide bakoitzari eta guztiei aldi berean dagozkienak kolektiboki,…
Langile batzordea (enpresa batzordea)Langile batzordea edo enpresa batzordea enpresa bateko langileak ordezkatzen dituen langile taldea da, enpresariarekiko lan harremanak bideratu eta sor daitezkeen eztabaidak, arazoak eta gatazkak konpontzeko. Espainian, eta Langileen…