Herri partaidetza


KategoriakSoziologia

Herri partaidetza, partaidetza publikoa edo gizarte partaidetza herritarrek, indibidualki edo elkartetan bildurik, gizarte bizitzaren alderdietan esku hartzeko prozesua, arlo politikoan, ekonomikoan nahiz sozialean. Herri partaidetzak oinarri bi ditu: alde batetik askatasuna, herritarraren partaidetza bere borondate asketik abiatzen baita beti; eta bestetik, eskubidea, partaidetza gizarte demokratikoetan partaidetza herritar ororen eskubidea delako, hauteskundeetan aukeraturiko ordezkari politikoen eskumenen osagarri eta eragingarri. Ildo horretatik, herri partaidetzak herritarren iritzi, planteamendu eta erreibindikazioak jasotzen ditu, agenda publikoa osatze aldera, eta batzuetan, nahitaezkoa ez bada ere, haien erabakia ere bai.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, participación ciudadana.

178 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.