Antzinako Greziako arkitekturan, estoa zutabez eutsitako estalpeko eraikuntza da, Antzinako Grezian ohikoa zena eta espazio publiko gisa erabiltzen zena. Estoatik eratortzen da estoizismo izeneko filosofia eskola, estoikoen aitzindaria…
Arkitekturan, hemizikloa (antzinako grezierako hemi, "erdi", eta ziklo, "zirkulu", hitzetatik) oinplano erdizirkularreko eraikin edo eraiki-atala da. Bereziki, aire libreko antzokiak eraikitzeko erabilitako planoa izan da, Antzinako Grezian eta Erroman, harmaila batez osatuz, publikoa bertan eseri eta zirkuluaren erdialdeko antzezpenak eta diskurtsoak ikusi eta entzuteko. Egun, legebiltzarretako areto nagusietarako ohiko egitura da, legebiltzarkideen jarlekuak harmailetan kokatuz. Hain zuzen ere, hemizikloa legebiltzarrei ematen zaien ohiko izena da, metonimiaz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.