Heinen korrelazioa


KategoriakEstatistika

Estatistikan, heinen korrelazioa aldagai kuantitatibo biren hein edo mailen arteko korrelazioa da. Halaber, aldagai ordinal eta kuantitatibo baten arteko korrelazioa aztertzeko ere erabil daiteke.  Aldagai biak kuantitatiboak direnean, haietatik heinak edo mailak kalkulatuta aldagai ordinalak sortzen dira; beraz, heinen korrelazioa asoziazio ordinalaren aldaera dela esan daiteke, asoziazio ordinalaren terminoa datuak kontingentzia-taula batean biltzen direnerako, eta, beraz, berdinketa edo errepikapen asko daudenerako hobetsi behar den arren. Heinen-korrelazioa aztertzeko neurriak dira Spearman-en ro koefizientea, Kendall-en tau koefizientea,  Goodman eta Kruskal-en gamma koefizientea eta Somers-en D koefizientea.

Adibide bat

Youtube webgunean euskal musikan azken urtean gehien ikusi eta entzun diren 10 abestien bisita-kopuruak jaso dira, Euskal Herritik bertatik izandako bisitak nahiz atzerritik izandako bisitak. Bisita-kopuru zehatzak guztiz adierazgarriak ez direnez, baina bai ordea horien ordena bisita-kopuruaren arabera, bisita kopuruaren ordez, abesti horien mailak jaso dira, Euskal Herrian nahiz atzerrian. Euskal Herritik nahiz atzerritik izandako bisiten artean korrelazioa dagoen, hots, finean abestien preferentzia berdina den, aztertu nahi da. Bisita kopuruen ordez, mailetan oinarrituko garenez, heinen korrelazioa aztertu behar da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, rank correlation; gaztelaniaz, correlación por rangos.

 

266 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.