Hegemonia Antonio Gramsci italiar komunistak (1891-1937) garatu zuen kontzeptua da, herrialde batzuetan XX. mendean zehar langileek burgesiaren planteamenduei men egin eta komunismoari nola bizkarra ematen zioten azaltzeko. Definizioari buruz, esan liteke hegemonia ideologiaren kontrola dela, langileen menpekotasun ekonomikoarekin batera eta indarraren erabilerarekin batera, proletargoa menderatzen duena. Hegemonia zentzuzko ideologia litzateke, klase menderatzaileaz ezarri eta gizartearen gehiengoak onartzen duena; era baketsuan txertatzen da gizarte klase guztien baitan, hedabideen, eskolaren eta baita erlijioaren bitartez, baina indarrez ere inposa daiteke gutxiengo baten aurka, gehiengoaren onespenez. Gramsciren (eta baita ere Marxen) iritziz, kultura eta ideologia ez dira neutralak, klase menderatzaileen tresna baizik, eta egokiago litzateke termino neutral horien ordez, hegemonia kontzeptua erabiltzea. Hegemonia sakon teorizatu duen beste pentsalari bat Ernesto Laclau (1935-2014) izan da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kognazioa eta kognatuakJatorrian zuzenbide erromatarrean garaturiko kontzeptua, baina egun antropologian ere erabiltzen dena, kognazioa edo ahaidetasun kognatizioa emakume baten amatasunetik garatzen den ahaidetasuna da. Kognatuak dira emakume batengandik garatutako ahaidetasun-zuhaitzean…
-
KonformismoaSoziologia politikoan, konformismoa subjektu edo gizatalde batek bere iritziak eta sinesmenak beste talde edo instituzio batetik jasotako arau, printzipio edo iritzietara aldatzea da, bereziki instituzio edo talde hegemonikoa…