Partikularismo etikoa edo partikularismo morala egoera eta zirkunstantzia guztietara aplika daitezkeen printzipiorik ez dagoela aldezten duen joera etikoa da, besteak beste egoera bakoitza partikularra delako eta bateratu ezin…
Hedonismo etikoa edo hedonismo normatiboa plazer eta zorion gehiena, eta min gutxiena, lortze aldera jokatu eta bizi behar dela aldezten duen teoria etikoa da. Horren aitzindariak Epikuro eta Eudoxo antzinako greziar filosofoak izan ziren. Bi aldaera bereizten dira hedonismo etikoan: alde batetik, hedonismo berekoiaren arabera norberaren eta ez beste inoren plazer eta zorion handiena lortze aldera jokatu behar dela aldezten da; bestetik, hedonismo utilitaristan ekintza batean erasanak diren guztien plazer handiena (eta min txikiena) bilatuz jokatu behar da. Kant filosofoak hedonismo etikoa kritikatu zuen, etika material guztiak bezalaxe.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.