Ziklotimia edo nahasmendu ziklotimikoa aldi luzeetan zehar gogo-aldarte depresiboak, normalak eta euforikoak aldizkatu egiten dituen nahasmendu mentala da, nahasmendu bipolarra baino arinagoa, aldi depresibo eta maniakoak izatera heldu gabe…

Hazkunde organikoa eta hazkunde inorganikoa enpresak ekoizpena eta salmentak gehitu eta merkatuak zabaltzeko dituen bi moduak dira. Hazkundea organikoa dela esaten da enpresak hazteko inbertsioak enpresan bertan egiten dituenean, berak sortu eta ekarritako baliabideekin, lantegi eta ekipamendu berriak eraikiz, langile gehiago kontratatuz eta salmentak handitzeko ahaleginak eginez. Hazkundea inorganikoa dela esaten da enpresak beste enpresa batzuekin elkartuz egiten denean, hala nola fusio eta absortzio edo xurgatzeen bitartez.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.