Kontabilitate-balioa edo balio kontablea enpresa baten kontabilitateko liburuetan ondareko elementu duen bati esleitzen zaion balioa da. Balio hori balorazio-irizpide jakinen arabera zehaztu behar da, eta haien artean garrantzitsuena…

Hautemandako balioa edo hautemandako prezioa kontsumitzaile batek produktu edo zerbitzu bat eskuratzerakoan ordaintzeko prest dagoen prezioa da, produktu edo zerbitzu horri esleitzen dizkion atributuen edo balioen arabera. Atributu horiek produktu edo zerbitzuaren oinarrizko definizioaz gainera, markaren prestigioa edo ospea, konfiantza, kontsumitzaileak produktu edo zerbitzu horrekin izan duen esperientzia, bermea eta baita lehiakideen prezioak ere biltzen dituzte.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, valor percibido, precio percibido.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.