Pintto Pintto haurrentzako kanta herrikoia da. Jose Ignazio Ansorenaren arabera alemaniar haur-kanta baten doinuan oinarrituta dago. Ondoren abestia bere letrarekin azaltzen da. Letra Pintto Pintto, gure zakurra da…

Haurtxo polita edo Haurtxoa sehaskan, jatorrian Aurtxo polita eta Aurtxoa Seaskan, antzinako euskal melodia batean oinarritutako sehaska-kanta ezaguna da, Gabriel Olaizola abeslari hernaniarrak (1891-1973) konposatua, Claudio Sagartzazu hondarribitarraren (1895-1971) hitzekin. 1950 urtean plazaratu zen lehen bertsioa, piano eta hotsarekin, eta beranduago aurrekoaren anaia Jose Olaizolak abesbatzarako moldatu zuen.
Hitzak (letra)
Aurtxo polita seaskan dago,
zapi zuritan txit bero.
Aurtxo polita seaskan dago,
zapi zuritan txit bero.
Amonak dio, ene potxolo,
arren egin ba, lo, lo.
Amonak dio, ene potxolo,
arren egin ba, lo, lo.
Txakur aundia etorriko da zuk ez badezu egiten lo.
Txakur aundia etorriko da zuk ez badezu egiten lo.
Orregatik ba, ene potxolo,
egin aguro, lo, lo.
Orregatik ba, ene potxolo,
egin aguro, lo, lo
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.