Zerak Yolanda Arrietak 2021ean plazaratu zuen literatur lana da. LABURPENA 1: Lagun ezkutuak Alixi neska gaztea da, labur Axi. Haur txikiekin bere gurasoekin bezalaxe, berak fantasiarekin duen lotura…
Haur besoetakoa Jon Mirande idazle zuberotarrak 1959 urtean idatzi baina 1970 urtera arte argitaratu ezin izan zuen eleberria da, gizon heldu eta neskato baten arteko harremana kontatzen zuena. Garaiko moldeekin guztiz hautsiz, euskal literaturan erreferentzia nagusia den lan berritzailea da.
LEHEN
Eguraldi txarreko martxoko egun bat da. Gizona bere etxeko salan dago, leihotik begira, eguraldiaren zitala begiratzen. Neskame zaharra iristen da, zaharra, zatarra eta zitala hura ere. Kanpoan hotza, baino barruan goxo; sua piztuta dago. Etxe zahar hartan gizonak sua baino ez zuen nahi, ez zuen nahi berogailurik edo horrelako ezer, neskamea kexatzen bazen ere, suak lanak ematen zizkiolako. Baina, pentsatzen du gizonak, zein da neskame hori bere aginduak familiaritate osoz zalantzan jartzeko? Obeditu beharko luke, besterik gabe. Aspertuta dago besteen esanetara, besteek zer pentsatuko ote duten beldurrez bizitzeaz. Bere leinu zaharra iraunaraztearen ardura ere gehiegi zen beretzat. Baina horri guztiari gogor egiteko zehazki bizitzan zer nahi duen jakin beharko luke lehenbizi. Salan Theresa dago berarekin, suaren ondoan, irakurtzen. Suaren argitasunak are eta ederrago egiten dute bere gorputzaren liraintasuna, bere azalaren eztitasuna. Begiak liburutik altxatu eta irribarre egiten dio gizonari eta honek itzuli egiten dio. Elkarri begiratu dioten une labur horretan gizona sutan sentitu du bere burua, bere ametsetako Sartaldeko uharteetan Gazteen Lurraren bidean. Aurreko egunetan saiatu da grina hori bere barrutik kentzen, eta jendartean beti izan duen bere izaera zintzo hori atxikitzen, jakin arren haien artean ere egongo dela ziurrenik horrelako grinen mendeko den baten bat. Baina beste batzuetan bere burua koldartzat hartu du, gizartean duen toki txiki hori galdu nahi ez izateagatik. Theresak irakurtzen zuen, neskatoak ez zen konturauko bere grina horietaz, baina bai ordea neskame zaharra, baina neskameak pentsatzen zuenak ez zion ezertxo ere axola. Neskamearengandik erabat askatu den bezala, jakingo balu besteengandik ere askatzen! Vodka botila ekarri dio neskameak eta edalontzia bete esaten zion bitartean Isabela andereak deitu duela bera, gizona alegia, Theresaren bila joana zelarik. Gogoratu da gizona Isabelak deituko ziola esan ziola, baina hala ere Theresaren bila joatea erabaki zuen. Neskameak dio Isabelak esan duela bihar arratasldean etorriko dela, eta etxean egoteko.
LANEAN
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.