Marketinean, produktu baten kokapena edo posizionamendua produktu horri buruz kontsumitzaile batek duen pertzepzioa da, produktu horren ezaugarri interesgarrien multzoa, lehiakideen produktuetatik bereizten dutena. Ikus, gainera Segmentazioa Marka

Hartzekodunak obligazio bat betearazteko eskubidea duen pertsonak dira, fisikoak nahiz juridikoak. Gehienetan, zor bat kobratu behar duten pertsonei buruz aplikatzen den izena da. Adibidez, enpresako hornitzaileak, haien fakturak gerora ordaintzen direnean, enpresako hartzekodunak dira, faktura horien ordainketa exijitu dezaketelako.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, creditors; gaztelaniaz, acreedores.
Ikus gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.