Harreman publikoak erakunde batek beste erakunde eta pertsona fisikoekin garatzen dituen harreman eta komunikazioak modu estrategiko batean garatu eta gauzatu egiten dituen funtzioa da, elkarrekiko adeitasunetik abiatuta eta haien artean elkarrizketa landuz, lotura sendoak lotze aldera. Horren helburu nagusia erakundearen irudia zabaldu eta hobetzea da, erakundearen lan, produktu eta zerbitzuekiko konfiantza sortze aldera, eta baita ere negoziotik haratago kohesio-harremanak eratzea, gizarte erantzukizunean oinarrituta.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, public relations; gaztelaniaz, relaciones públicas.
Loturiko artikuluak
Administrazio PublikoakAdministrazio Publikoak, batzuetan singularrean Administrazio Publikoa, edo besterik gabe Administrazioak edo Administrazioa ere deituak, estatuan botere exekutiboa duten eta nortasun juridikoa duten erakunde eta antolakuntzak dira, zerbitzu publikoak…
Agiri publikoak eta agiri pribatuakAgiri edo dokumentu publikoak, funtzionario publiko batek bere zeregin eta eskumenen ondorioz jaulkitzen dituen agiriak nahiz partikular batek eskuhartze, ondorio edo funtzio publikoarekin jaulkitzen dituenak dira. Adibidez, agiri…
Politika publikoakPolitika publikoak herrialde bateko gobernuaren ekimenez eta aukera desberdinen artean hark hartutako erabakiz gizarte arazoei irtenbidea eman eta hiritarren ongizatea garatze aldera aurrera eramaten diren ekintza, proiektu eta…