Agian harpidetza negozio-ereduaren adieran bilatzen ari zinen.
Finantzetan, harpidetza pertsona edo erakunde batek balore-tituluen kopuru jakin bat (akzioak, bonoak, jesapenak, ...) eskuratzeko sinatzen duen kontratua eta horren ondorioa da, titulu horiek eskuratzea alegia, epe eta ezarritako beste baldintzen arabera (hala nola, nominala, interesak, ...) eta prezio jakin batean. Akzioei dagokionean, enpresa bateko akziodunek lehentasunezko harpidetza-eskubideak izaten dituzte kapitala zabaldu eta akzio berrien jaulkipena egiten denean; horien arabera, akzio berriak harpidetzeko eskubidea dute akziodunak ez diren besteen aldean.
Loturiko artikuluak
Jaulkipena (finantzak)Ekonomian, jaulkipena estatu, erakunde edo enpresa batek, jaulkitzaile izenekoak, balore-tituluak (akzioak, bonoak, jesapenak, ...) plazaratzea da, partikularrek edo finantza-entitateek balore-titulu horiek harpidetu (erosi edo eskuratu), despoltsapen baten trukean,…
Harpidetza (negozio-eredua)Agia, harpidetza finantza alorrean bilatzen ari zinen. Harpidetzan oinarritutako negozioan, bezeroak diru kopuru bat ordaintzen du aldiro enpresak eskaintzen dituen produktuak eta zerbitzuak eskuratzeko. Bereziki produktu kulturalen alorrean…
Negozio-eredua (negozio-modeloa)Negozio eredua edo negozio modeloa enpresa baten errepresentazio edo irudikapen laburra da, eskaintzen diren produktuak eta zerbitzuak definitu, bezeroekiko harremanak zehaztu eta balio erantsia nola sortu eta mozkinak…