Hareharria (arroka)


KategoriakGeografia

Hareharri solteak. Kredituak: Ester Inbar,

Hareharria harea- edo hondar-aleen konpaktazioz eta zementazioz sorturiko arroka sedimentario detritikoa da. Hareharriaren material detritikoa, hau da, hura osatzen duten ale, pikor edo arroka-zatiak, konglomeratuena baino txikiagoak dira, eta lutita izeneko arroketan (limotitak, arbelak) daudenak baino handiagoak, zehazki 2 eta 2-3=1/16 mm artekoak. Hareharrian hondar-aleen arteko zementua den matrizea bolumen osoaren %15 baino txikiagoa denean, arenita deitzen zaio; eta %15 baino handiagoa denean, graubaka.

190 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.