Hamabost zauri (Karmele Jaio): laburpenak


KategoriakLiburuak

Hamabost zauri Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) idatziriko hamabost ipuinen bilduma da.

Stop

Bikote bat eztabaidatzen doa autoan, gauez, gizona gidari. Eztabaida emakumeak hasi du, Gabonak bere familiaren etxean igaro nahi dituela adieraztean, aspalditik gizonaren amaren etxean ospatzen dituztenez. Hasieran eztabaidatu nahi ez duen arren, gizonak bere ama bestela bakarrik geratuko litzatekeela argudiatzen du, bere anaia, haren bikotekideagatik, joaten ez denez. Biak berotzen doaz eztabaidan. Halako batean, ordea, mendate batean gora, guardiz zibilaren kontrol batean geldiarazten dute autoa. Aterarazi egiten dituzte autotik eta dokumentazioa eskatu, eta bizkarra emateko esaten zaie. Guardien modu gogorrek beldurtu egiten dituzte. Azkenean, joaten utzi eta autora sartzen dira berriz ere. Isilik hasieran, eztabaidan jarraitu ordez, biek amore eman eta gabonetarako irtenbidea bilatzen saiatzen dira.

Hau ez da Hollywood

Luisa supermerkatuan dago eta gizon bati izugarrizko antza hartzen dio gogoratu ezin duen aktore amerikar batekin. Gizona hirurogei urte ingurukoa da, bera bezala. Aktoreen izenak aletzen hasten da baina ezin gogoratu. Gizona maskoten janarien sailean dago, eta Luisa katu janaren aurrean geratzen da. Gizonak Supreme marka erosi behar duen galdetu dio, eta Luisak baietz, urduri, egia ez den arren. Siamesa duen ere galdetzen dio eta orduan elkarren katuen izenak esaten dizkiote (izar Luisarena, Sugar gizonarena), eta katuek nolako konpainia egiten duten kontatuz, eta gizonak alaba faltan duela sumatzen du Luisak. Etxera joan eta Izar bere katuak guztiz irensten du Supreme markako jana. Gizona alabarekin bezala, bera ere bakarrik dago, semea Bartzelonara joan zelako, eta han egin du familia, alarguna den Luisa utzirik. Hurrengo egunetan janari gehiagoren bila superrera doala, ez du gizona ikusten, baina superretik atera eta ikusten du. Urduri jartzen da Luisa. Gizonak etxeko atariraino laguntzen du, eta German izena duela esaten dio. Etxera joan eta Izari katuari kontatu dio gertatutakoa, nori bestela.

Geroztik ia egunero ikusten dira, baina kalean eta tarte txikitan. Egun batean ordea gizonak euren katuek elkar ezagutu behar dutela dio (ar eta eme dira). Luisak baietz eta biharmunerako geratzen dira. Hitzordurako Luisa makillatu egiten da eta lurrina bota. Txokolatea prestatu du Zai dagoela, konturatzen da zeinen antza duen gizona, Gary Cooperrena hain zuzen.  Atea jo eta bere sorpresarako Joseba semea, emaztea bere bi haurrekin agertzen dira atean. Apur bat desilusionaturik, txokolatea eskaintzen die.

LANEAN

 

441 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.