Halo efektua subjektu batek beste subjektu edo bestelako entitate bati buruz eratzen den lehenengo inpresio edo iritziak hari buruz jasotzen dituen pertzepzio eta informazio berriak baldintzatzeari buruzko isuri kognitiboa da, ebaluatzen subjektu edo entitate horren inguruan halako halo edo aureola sortuz. Halo gure lehenengo iritziek, aurreiritziek alegia, gure ondorengo iritziak eragiten dituela baieztatzen du finean. Bi motako halo efektu bereizten dira: halo efektu positiboan, lehenengo iritzi positibo batek hurrengo iritziak ere positibo bihurtzeko joera indartzen du (adibidez, adiskide jatorrari gaizki eginak barkatzen zaizkionean); halo efektu negatiboan, beste alde batetik, hasierako iritzi negatiboak ondorengo iritzi negatiboak ere eragiten ditu (joakbide arrazistetan gertatu ohi den bezala, adibidez). Halo efektua Edward Thorndike psikologoak erakutsi zuen 1920 urtean eta geroztik psikologiako ikerketa gai izateaz gainera, marketinean ere erabili da, produktu etazerbitzu berriak plazaratu eta markak diseinatzerakoan.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Zoru-efektua eta sabai-efektuaZoru-efektua eta sabai-efektua inkesta eta proba akademiko eta profesionaletan gertatzen diren efektuak dira, inkestako galderak edo probako atazak errazegiak nahiz zailegiak izateagatik lortutako erantzunak indibiduoak diskriminatzeko baliagarriak ez…
Auzokotasun efektuaAuzokotasun efektua edo auzo efektua pertsona batek bere ingurukoen portaera berdinak izaten dituela baieztatzen duen efektu, printzipio eta teoria da. Bereziki psikologia sozialean erabili izan da, botoa, ikasketa…
Pigmalion efektuaPsikologian, Pigmalion efektua edo Pigmalionen efektua pertsona batengan gertuko beste pertsona batek edo inguruneak berak hari buruz dituen iritzi, balorazio, igurikimen edo espektatibek duten eragina da, positiboa edo…