Haika mutil (abestia)


KategoriakAbestiak

Haika mutil euskal abesti herrikoia da, Nafarroan jatorri omen duena. Mikel Laboaren bertsioa izan zen abestia euskal publiko orokorrera zabaldu zuena. Gerora Su ta Gar taldeak ere horren bertsio bat plazaratu du.

Letra (hitzak)

"Haika mutil, jeiki hadi
argia den mira hadi."
- Bai, nausia, argia da,
gure oilarra kanpoan da.

"Haika mutil, jeiki hadi
uria den mira hadi."
- Bai, nausia, uria da,
gure orra bustia da.

"Haika mutil, jeiki hadi
surik baden mira hadi."
- Bai, nausia, sua bada,
gure gatoa beroa da.

"Haika mutil, jeiki hadi
hortxe zer den mira hadi."
- Bai, nausia, haizea da,
gur lehioa ideki da.

"Haika mutil, jeiki hadi
kanpoan zer den mira hadi."
- Bai, nausia, edurra da,
lurra xuriz estali da.

"Haika mutil, jeiki hadi
urean zer den mira hadi."
- Bai, nausia, ardia da,
aspaldian itoa da.

"Haika mutil, jeiki hadi
zer oinon den mira hadi."
- Bai, nausia, egia da,
mutiltto hau unatu da.

241 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.