Arkitekturan, ganga horma, zutabe edo bestelako euste-puntuen arteko sabai zati kurbatu edo biribildua da, luzetara edo zeharretara eratua, bereziki ohikoa dena eraikuntza monumentaletan, esaterako eta gurean elizetan. Bere…
Gurutze-ganga edo ojiba-ganga perpendikularki gurutzatu edo ebakitzen bi kanoi-gangak osaturiko ganga da, kanoi-gangek bat egiten duten junturetan, diagonalak osatuz, egitura indartzeko nerbio gisako elementuak dituena, eta haien artean plementu izeneko horma-atalak zabalduz, giltzarri izeneko puntu batean bat egin arte. Arkitektura gotikoaren ohiko egitura da. Gurutze-ganga ertz-gangaren antzekoa da, baina azken honetan kanoi-gangen junturetan ez dago nerbiorik. Gurutze-ganga gehienak lau atalekoak dira, baina badira sei atalekoak ere, zeharkako nerbio bat gehitzen denean; egitura konplexuagoak ere badaude, abaniko, izar edo sare moduan antolatuak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, cross-ribbed vault; gaztelaniaz, bóveda de crucería.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.