Matxinada gorria (gaztelaniaz, "subversión roja") frankistek 1936ko kolpearen ondoren nazionalen aurka ekin edo besterik gabe nazionalen alde azaldu ez ziren pertsona, kolektibo eta erakundeen jardun politiko oro izendatzeko…
Gurutzada Santua Espainiako Gerra Zibila izendatzeko altxatutako militarrek eta indar nazionalek erabili zuten metafora izan zen, altxamendu militarra eta gerra Erdi Aroan Europak musulmanen aurka garatu zituen gurutzadekin parekatuz. Metafora horren bitartez, Espainiako Gerra Zibilari garrantzi historikoa eman nahi izan zioten, gerra hori finean espainiar berezko kristau izaera defendatzeko zela adierazteko, hura desegin nahi zuten gorri eta separatisten aurka. Gerrari eman zitzaion kutsu erlijioso hori bando errepublikazalean kokatu ziren sektore batzuek, bereziki anarkistak, egindako erlijioso katolikoen hilketekin ere lotu behar da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Santa Cruzada.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.