Frankismoan zehar, Mugimendu Nazionala edo besterik gabe Mugimendua ("Movimiento Nacional"), frankismoa legitimatu eta sostengatu egin zuten erakunde politiko eta sozialen multzoa izan zen. Jatorrian, 1936ko estatu kolpea sustatu…
Gurutzada Nazionala, frankismoak bere ideologia faxistarekin bat ez zetozen guztien aurkako borroka, tartean Espainiako Gerra Zibila bera ere bai, izendatzeko erabili zuen terminoa da. Aurrekari historiko eta erlijioso garbiarekin, Erdi Aroan musulmanen aurka europarrek burutu zituzten Gurutzada izeneko kanpaina militarrak erreferente harturik, frankismoak bere ideologia garbi utzi nahi zuen Gurutzada Nazionala aipatuz bere manifestu eta hitzaldi guztietan: anarkista, komunista, sozialista, errepublikazale, separatista eta ateoek Espainia bakarra eta katolikoa desegiteko asmoa zuten eta haiek bultzaturiko matxinada gorriaren aurka indar guztiekin eta baliabide guztiak erabiliz borrokatu behar zen, Gurutzada hil ala biziko misio espiritualtzat hartuz.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.