Agian nortasunaren gurtza bilatzen ari zinen.
Erlijioan, gurtza edo gurpena Jainkoarekiko edo beste figura, objektu edo entitate sakratu batekiko begirunea, laudorio edo alabantza eta handiespena da, harekiko sinesmena eta erabateko atxikimendua adierazten dituena. Sinestun baten funtsezko jarrera da bere fede edo sinesmena biltzen diren elementu guztiekiko, eta orokorrean seriotasun eta formaltasunaren bitartez adierazten da liturgian nahiz otoitzean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, adoration; gaztelaniaz, adoración.
Loturiko artikuluak
Apologetika eta apologetakApologetika (antzinako grezierazko ἀπολογία, apologia hitzetik, literalki "defentsa") erljio baten dogmak eta printzipioak defendatzeko argudioak eta ebidentziak lantzen dituen teologiaren adarra da. Hedaduraz, edozein sinesmen edo iritzi baten defentsa izendatzeko ere erabiltzen…
Nortasunaren gurtzaNortasunaren gurtza (adiera erlijiosoa duen gurtza hitzaren hedaduraz sortutako terminoa) lider politiko edo militar baten nortasuna aginpidearen iturri eta arrazoi bakartzat hartzen denean gertatzen da. Erregimen politiko autokratikoen ezaugarria…
Kultua (erlijioa)Agian hizkuntza kultu edo jasoari buruz ari zinen bilatzen. Kultua erlijio bateko fededun edo sinestunek egiten dituzten errituen multzoa da, ospakizunak, gurtza, otoitzak eta liturgia biltzen dituena, Jainkoa,…