Guraso-agintea (guraso-ahala)


KategoriakZuzenbidea

Guraso-agintea edo guraso-ahala gurasoek euren semealabekin haiek adin nagusira heldu arte dituzten eskubide, ahalmen eta eginbeharren multzoa da, indarrean dagoen Kode Zibilean ezarritakoaren arabera. Horren arabera, orokorrean, gurasoak derigortuta daude, besteak beste, bere ahal edo agintepeko semealaben osotasun fisiko eta mentala zaintzera, elikadura, hezkuntza eta bizotiki duina ziurtatuz, haien ondasunak administratzera, baina aldi berean haien hezkuntza eta bizitokia erabakitzera eskubidea ere badute; semealabak, berriz, derrigortuta daude gurasoak obeditu eta errespetatzera. Guraso batek obligazio horiek betetzen ez baditu edo betetzeko gauza ez bada, hala nola tratu txar, buruko gaixotasunen edo adikzioen kasuan, guraso-agintea galdu dezake, epaileak emandako sententzia baten bitartez, gerora berreskuratu badezake ere. Adopzio eta heritoza kasuetan ezik, guraso-agintea adin nagusitasunarekin batera bukatzen da, Espainian eta Frantzian 18 urtera iritsita, adin txikikoak emantzipazioa lortzen duen unetik aurrera.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, patria potestad.

224 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.