Gruteskoa (groteskoa)


KategoriakArtea

Gruteskoa edo groteskoa Errenazimenduan sortu eta zabaldu zen apaindura-estiloa da, margolaritzan, arkitekturan eta beste arte txiki batzuetan zabaldu zena, hostotzak, girlandak, pitxerrak, kornukopiak, animalia fantastikoak eta abar simetrikoki konbinatzen dituena, era trinkoan, espazioa guztiz betez, horror vacui delakoari jarraiki. XVII. eta XVIII. mendera arte jarraitu zen erabiltzen, barrokoan eta rokokoan hain zuzen ere, baina  arrunkeriatzat eta baldarkeriatzat hartu izan zen batzuen artean, gaur egun grotesko hitzak duen irrigarri adiera sortuz horrela. Grutesko hitza italierazko grotta hitzetik dator, estilo horrek Antzinako Erroma hiriko kobazulo batzuetan aurkitutako motiboak izan zirelako inspirazio-iturri.

201 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.