Greziar miraria


KategoriakFilosofia

Greziar miraria edo greziar mirakulua Antzinako Grezian K.a VI. mendetik IV. mendera bitartean gutxi gorabehera gauzatu zen mentalitate aldaketa adierazteko erabiltzen den metafora da. Mentalitate aldaketa horrek, mitoak baztertuz, arrazionaltasunaren gailentzea ekarri zuen arlo guztieran, ezagutzaren arloan nahiz politikan, eta Mendebaldeko mundu ikuskeraren jatorria dela izan daiteke.Esamoldea John Burnet klasizistak XIX. mendearen bukaeran asmatu zuen, greziarren jeinu eta bikaintasunari atxikiz filosofiaren, politikaren, matematikaren, antzerkiaren eta beste diziplina arrazionalen eta arteen sorrera, baina egun ideia hori guztiz bazterturik dago mundu akademikoan eta ustez greziar miraria den hori finean testuinguru historikoaren bitartez ongi ulertu eta azaldu daitekeen bilakaera baino ez da, hala nola polis direlako Greziako hirien sorrerarekin lotua.

Ikus, gainera

201 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.