Greta, Jasone Osoro: laburpena


KategoriakLiburuak

Greta Jasone Osoro elgoibartar idazleak 2003an argitaraturiko eleberria da. Oskar iraganari begira bizi den gaztea, amona hil eta gero. Etxean amonaren dendako maniki bat, Greta deitzen duena, gordetzen eta harekin harreman berezia du. Eleberrian Oskar, Greta eta Ana bere andregaiaren arteko harremanak kontatzen ditu. Eleberria hiru atal nagusietan zatitzen da: Oskarren ahotan kontatzen dena lehena, Greta manikiari ahotsa emanez ondoren, eta Anarekin bukatzeko.

Laburpena

Oskar

1: Oskar jaiotzean ama hil zitzaion haurra da. Aita ere ez daki zein den. Herri txiki batean bizi da, amona zainduta. Amonak denetarik saltzen duen denda du herrian: Bazar Lola, Oskarren ama zenaren izena. Haurrak denbora asko pasatzen du dendan eta nagusi denean urrutira egingo dituen bidaiekin egiten du amets. Amona emakume adoretsua da, eta bere munduan bildua den Oskarri laguntzen dio aurrera egiten. Bederatzi urte dituenean, kamioi bat heltzen da dendara, emakume itxurako maniki bat uzteko. Herrikoak jakinminez inguratzen dira dendara, manikia ikusteko, eta herriko zinemako zaintzaileak Greta Garbo aktoresaren antza daukala dio. Geroztik, Greta izango da manikiaren izena.

2: Oskarrek 25 urte dituela, amona hiltzen da eta Greta bere etxera darama. Piroteknia lantegi batean egiten du lana. Greta euskarria da beretzat, eta zaindu egiten du, aldiro garbituz eta jantziz. Greta lagun, egunerokotasun eroso baina guztiz geldi batean bizi da. Batzuetan txikitako irrika pizten zaio, maleta hartu eta kanpora joatekoa, baina azken unean atzera egiten du. Amonak erakutsitako adore horren faltan bizi da, herriko giro itogarrian, neskak ere gutxi baitaude herrian. Gogoratzen du, 10 urte zituela, lehen musua eman ziola Gretari dendako eskaparatean. Eskaparatearen bestaldean, Ana, herriko neskato bat, du begira. Musu hari eman diola iruditzen zaio.

3: Oskarrek begi bat marroia, eta bestea berdea dauka. Herrian burla egin batzuek eta besteek irribarre. Ana da bakarra barre egiten ez diona horregatik, baina 14 urterekin herritik alde egiten du gurasoekin hirira joateko. Urte batzuk beranduago, terraza batean dagoela, emakume bat esertzen zaio ondoan. Ana da.

4: Elkarrekin ibiliko dira geroztik. Ezkontzekoak dira. Peru lagunak despedida antolatuko dio. Oskarrek ez du horrelako ospakizunik nahi, nahiago du lasai ibili, protagonista izan gabe. Ana antisoziala dela esaten dio. Onartu egiten du despedidarena, eta ezkontzearena ere bai, nahiz eta horrela mundua oso handia egiten ari zaion.

5: Greta eta Ana alderatzen ditu Oskarrek. Greta fisikoki perfektua da, Ana ez baina bere gorputza txikitan begiratzea maite zuen atlaseko mapen xarma bihurria dauka; gainera Anak hitz egiten dio, Gretak soilik konpainia egiten dion bitartean. Ezagun batek Ama Birjin baten irudia bizilagun bati emateko eskatzen dio. Ama Birjina eta Greta alderatzen ditu, orain. Ez du ulertzen jendeak zergatik egiten dion otoitz irudi bati, berak Gretari ez baitio ezer eskatzen, laguna besterik ez da. Jendeak ez du ordea ulertzen Gretarekin duen harremana.

6: Amonaren dendako etxea bota behar dute. Uzten diote une batean sartzen, eta oroitzapen guztiak etortzen zaizkio. Bapatean, dardara sumatu eta atera egin behar da korrika, baina lehenago amonak amarekin egindako argazki bat hartzen du. Denda noa birrintzen duten ikusten du.

7: Oskarrek astero garbitzen du Greta. Gaurko garbiketa berezia da, amonaren denda bota dutenez. Bitartean, musika jarri eta berarekin dantzan hasten da. Ana agertzen da eta haserre greta lurrera botatzen du. Oskarri Gretaren eta bearen artean aukeratzeko botatzen dio Anak eta berarekin ezkondu nahi ote duen zalantzan jartzen du; izan ere, egun horretan ezkontzako menua aukerazeko hitzordua zuten eta ahaztu egin zaio Oskarri.

8: Gretaren eta Anaren artean aukeratzeko ultimatuma asaldatu egiten du Oskar. Gretak iraganean, amonaren ondoan, sentiut zuen babesa ematen dio. Anak, berriz, kanpora begira bizi dela erakutsi dio, beldurrik gabe bizitzea. Lagunekin egin duen despedidara gogorik gabe doa, beharturik. Denak mozkor daude, eta zirikatu egiten dute, Ana emakume desiratuena dela eta abar; izan ere oso ederra da Ana. Gogaiturik, badoa jatetxetik, lagunek Gretari buruzko zirikadak botatzen dizkioten bitartean. Anaren etxera doa babes bila, baina Ana erabat serio hartzen du, Greta tratatu nahi duen bezala tratu nahi duen bera ere, andrakila balitz bezala. Negarrez eta emozio handiz aurpegiratzen dizkio horiek. Osakar saiatzen da Gretaren esanahia esplikatzen bere bizitzan, iragana dela, Ana maite duela adierazten duen bitartean. Oskarrek Gretarentzat eskaparate bat bilatzeko bidaia egingo duela ziurtatzen dio Anbari, hirira.

9: Bidaiarako prestaketa lanetan dihardu Oskarrek, Anaren laguntzarekin, elkarri txantxetan, urduri. Oskarrek amonak aipatzen zion ostatu batera joateko asmoa du. Emozioz elkar agurtzen dute.

10: Autobuser sartu eta Greta bere ondoan jartzen du, harentzat ere tiketa erosi duenez. Baina txoferrak maleteroan jartzeko esaten dio, eta Oskarrek hala egiten du.

Greta

1: Hiriko autobus geltokira iritsi eta urduri ikusten du Gretak Oskar. Geltokiko ilunpetik atera eta taxi zikin bat hartzen dute, taxilari zikin batek gidatzen duena. Litera kalera joateko eskatzen dio Oskarrek. Iritsi eta prostituten auzoa dela konturatzen da. Prostituta baten probokazioa dela eta, lehen tabernara sartzen da. Garito iluna da eta Oskar Gretarekin sartu bezain laster, barre egiten diote. Tipo batek Greta hartu eta pistara eramaten du. Han Gretari musu eman eta haren bularrak ukitzen ditu. Oskarrek pistara jauzi egin eta kendu egiten dio Greta. Greta eta Oskar bidali egiten dituzte lokaletik, Greta lur zikinera botaz. Berehala transexual beltz batek eskaintzen die laguntza. Ava izena du. Rakel pentsioa bilatzen ari direla erantzuten dio Oskarrek. Kointzidentzia gertatzen da: Ava bizi den pentsio bera da, eta hara eramaten ditu.

2: Rakel 50 bat urteko emakumea zaildua da, eta gogoratzen da Oskarren amona Sarataz. Gela guztiak beterik dituela dio ordea. Avak bere gelan lekua dagoela dio eta hara eramten du. Hiru ohe daude han, eta bi lagun: Ava, eta beti bere baitan bildua ezer egin gabe gizon erretzaile porrokatua, Smoke izenekoa. Hirugarrena Oskar izango da, Gretarekin batera.

3: Biharamunean pisuko komunerako bidean, bezperan Greta ukitzen ibili zen gizona ikusten du. Avari oihuka ari da, eta komunetik noiz aterako den, maldizioka. Ava ateratzen denean, gizon hori Danba dela esaten dio Oskarri. Gizon hori sartu eta denbora luzea dago Oskar kanpoan, bere txandaren zain, baina tipoa ez ateratzen. Azkenean, bere gelara itzultzen da etsirik, hirira zergatik etorri den bere buruari galdezka. Greta ez du ikusten eta asaldatu egiten da. Rakelen eskuetan ikusten du, bezperan hartutako gaineko zikina garbitzen ari zaiola. Hala ere, Oskar sutan jartzen da eta Greta bere baimenik gabe ez hartzeko eskatzen dio. Berehala barkamena eskatzen du ordea, eta hark eskainitako gosaria onartzen du. Atzetik Danba dator baita ere, gosaltzeko asmoarekin. Rakel eta Danba bikotea dira antza. Hori ikusita, amorratu egiten da eta alde egiten du berriz Oskarrek. Gelan, Ava ikusten du Gretaren bularretakoa eta ezpainetakoa probatzen. Guztiz amorrarazita orain, Gretaren arropak berriz ere ez hartzeko botatzen dio Avari.

4: Geroago, Oskarrek barkamena eskatzen dio Rakeli goizean hain zakarra izateagatik. Lasai egoteko esaten dio Rakelek. Bide batez, Greta zaintzeko eskatzen dio, kalera atera behar du eta. Rakelek Greta zaindu beharrik ez dagoela erantzuten dio, ordea. Hala ere, berarekin geratuko da. Ava agertzen da, eta Pigmalion deitzen dio  Oskarri, eamkume perfektua zizelkatu zuen eskultorea, eta musu emanda arnasa hartu zuena. Oskar atera eta babesgabe sentitzen da Greta etxean utzita. Portalean denbora luzean dago ateratzera ausartzen den arte. Agendan ileorde edo pelukak saltzen dituen denda bat apuntatuta dauka, non amina Sarak ileordeak erosten zituen Gretarentzat. Hori baino lehen ordea beste denda batzuetara joatea nahiago du; brokante, maniki denda eta okindegi batena galdetuta ezetza jasotzen du. beraz, azkenean, "Marlene" izeneko ileorde.dendara joatea beste erremediorik ez du. Marlene emakume berezia da, amona Sararen antzekoa. Amona Sara postaz bakarrik ezagutu zuen, Gretarentzta ileordeak bidaltzen zizkiola-eta. Sei aldiz egon da ezkontzeko zorian, eta azken unean beti atzera egin du, azkenean ezin, non senargaiak alde egin zuen. Ezkontza-soineko guztiak gordetzen ditu dendako sotoan eta seigarren soinekoa janzteko Greta hartuko lukeela dio. Oskar poizk dago eta Anari deitu nahi dio berria emateko, baina azkenean ez deitzea erabakitzen du. Kalean, Avarekin topatzen da ohe-denda baten ondoan. Barrura sartu eta oheak probatuz dibertitzen dira. Hirian lagunak egiten ari delako pozik dago Oskar.

5: Ava eta Oskar gauez etxera iritsi eta Rakel eta Danba sesioan aditzen dituzte. Oskar oheratzen da, baina azkenean Rakelen gelara doa hura kontsolatzera. Rakelek besarkatu egiten du Oskar. Danba maite du, baina honezkero gehiegi eman duela sinetsita dago Rakel. Rakelek galdetzen dio ea zertara etorri den hirira, Oskarrek Gretarentzat leku bat bilatzen ari dela dio, baina baita ama aurkitu nahi duela, amona Sarak hil zela esan arren, berak badakielako bizirik dagoela.

6: Jaiki eta Ava pozik dago, gauen dantza eta kantu.ikuskizuna egin behar duelako Escarlata aretoan. Oskar eta Rakel gonbidatzen ditu. Ikuskizunera mutilak neskaz eta nekak mutilez jantzita joan behar dira. Bitartean Greta prestatu egiten du Marleneren dendara eramateko, patinak jartzen dizkiote kaletik hobeto eramateko. Butaka batean jaisten du kalera. Dendara Rakelekin doa, hara iritsi eta sotora jaitsita musika talde bat ikusten dute entseatzen, Marleneren iloba Ezekiel da, bere lagunekin. Musika giroan, Greta janzten hasten dira, baina azken unean Oskar damutu, sentitzen duela esan eta Gretarekin doa berriz ere, Rakel harri eta zur utziz.

7: Rakelek Oskar hiriaren bista liluragarria duen teilatu bat darama. Han goian ibiltzen dira, begiak itxita, amiltzeko beldurrik gabe, besarkatu egiten dira. Maitasuna horrelakoa dela dio Rakelek, itsuen jolasa.

8: Gauean etxera iritsi, Gretari arropa erantzi eta Smoke begira geratzen zaio Gretari, sexualki kitzikatuta edo. Oskarrek oihal batez tapatzen du. Rakelek Oskar makilatzen du gaueko festarako. Gero, bere burua atontzen du, mutil itxura emateko, baina Oskarri begiratzen utzi gabe. Oskar ilusioa sentitzen du, inoiz ez bezala. Sorpresaz hartzen du Oskarrek Rakelen itxura berria. Poz-pozik doaz festara, Greta etxean utzita.

9: Aretora iritsi, eta Avak bere bikotekide Abril aurkezten die Oskar eta Rakeli. Aretoko giroa liluragarria da, musika eta dantzariekin. Desfase totala dago. Oskarri ezezagun bat heldu eta pistara darama, sentsualki haren auka igurtziz dantzan. Rakelek disfrutatzeko esan dio. Oskarrek komunera ihes egin eta han jendea musuka dago. Aurreiritzirik gabeko jendea dago, herrian ez bezalakoa. Avaren emanaldia hasten da txalo artean. Oskarrek Rakel ikusten du ezezagun batekin dantzan, modu sentsualean, eta sumindu egiten da. Pistara jauzi egin eta Rakel hartzen du. Rakel haserretu egiten da, eta ea arreba txikia bezala tratatu behar duen erantzuten dio.

10: Lo hartu ezinik dago Oskar. Ava eta Abril sartzen dira eta sexu harremanetan hasten dira. Gogaiturik, altxa, Rakelen gelara joan eta haren ondoan oheratzen da. Ikutu gabe, asko hurbiltzen da. Rakel ez da esnatzen. Goizean, Danba gelara sartu eta Oskar ikusten du Rakelen ohean eta suminduta, hormaren aurka jarri, iraindu eta kontuak eskatzen dizkio. Rakeli puta dela estaen dio eta honek zaplastekoa eman eta alde egiteko esaten dio. Oskar bere geklara doa, ohera sartu eta ez du ezer jakin nahi munduari buruz. Smoke altxatu, bere ohe gaineko koadroa hartu eta alde egiten du, harrigarriki, pozoi misteriotsu batek hartu izan balu bezala, zoriontasunaren pozoia agian. Ava pozik dago, eta Gretaren ileordea eskatzen dio Oskarri, baina hau haserre dago, eta berari galdetzeko esaten dio. Ava Gretaren bila hasten da eta ez du aurkitzen. Oskar ere hasten da bila, etxeko zoko guztietan eta ez du aurkitzen. Halako batean, norbaitek atea jo eta Ana agertzen da, Oskarren andregaia.

11: Harri eta zur geratzen da Oskar, baina berehala Gretarena kontatu eta alde egiten du, Ana haserre utziz, eta haserre. Oskar hirian gora eta behera ibiltzen da, eta manikien biltegi batekin topo egin, hara sartu eta maniki guztiak ikuskatzen hasten da, ero moduan.

12: Rakel eta Ana pentsioan geratzen dira. Anak Oskar maite duela esaten dio Rakeli, baian ez dela senargai ona. Oskarri maitasunak beldurra ematen diola dio, eta jarrera horrek min egiten dio Anari. Rakelek kontsolatu egiten du, Oskar mutil ona dela esanez. Danbak barkamena eskatzen dio Rakeli. Oskar iristen da etsirik Greta aurkitu ez duelako. Anak beraien artekoa bukatu egin dela esaten dio. Oskarrek ez du onartzen eta bere atzetik doa, alde ez dezan, baina alperrik. Hutsik geratzen da Oskar, Ana eta Greta gabe. Bapatean, Rakel korrika etorri eta Greta non dagoen badakiela esaten dio.

13: Zabor-kontenedore batean botata ikusi du Rakelek. Hara iritsi eta ez dute aurkitzen. Zabortegira doaz ondoren, han aurkituko ote dute, jendeak botatako gauzekin batera. Jendeak botatako gauza abandonatuak urrezkoak direla esaten du bere baitarako Gretak, iragan bizia dutelako. Oskar geldirik geratzen da eskabadora baten aurrean, Greta azpian irudikatuz eta hauts bihurtuz bere bihotzean.

14: Autobusez itzultzen dira pentsioa. Rakelek manikiek, Greta bezala, ez dutela sentimendurik esaten dio Oskarri. Oskarrek sentimenduak zer diren ba ote dakien erantzuten dio Rakeli, bera Rakel edo Lola den, bere ama alegia, gaineratuz. Oskarrek amona Sararen argazkitik ezagutu du. Barkamena esaktzen dio Rakelek, baina Oskarrek beranduegi dela esaten dio amorruz, semea abandonatu zuela. Baina Rakelek dio beldurra izan zuela orduan, Oskar ezingo zela zoriontsu izan bera ama izanda. Oskarrek dio nahiago zuela ama hilda balego. Rakel autobusetik atera korrika eta auto artean dabil, auto batek harrapatzen duen arte.

15: Oskar ospitalean dago, Danba eta Avarekin batera. Oskar lurjota dago. Rakel eod Lola, bere ama, koman dago. Danbak esaten dio badakiela bera seema dela, goizean esan diola Rakelek. Oso gazte haurdun geratu zela, aita zein zen jakin gabe. Eta damu zela haurra amonarekin utzi zuelako. Beldurragati kalde egin zuen. Oskar ezagutzea Rakelen bizitzako gauza ederrena izan dela dio Danbak. Koman dagolea, Oskarrek hitz egiten dio bere amari, Anari buruz eta hari opartiuko dion bere beroki berdeari buruz, argazkikoa. Azkenean, komatik esnatu egiten da eta hitz egiten du Oskarrekin.  Adoretsu izateko esaten dio, teilatuan elkarrekin ibili zirenean bezala. Oskarren besoetan hiltzen da.

Ana

1: Bihotza hutsik heltzen da hiritik bueltan herrira Ana. Damu da Oskarri zain egongo dela esan izanaz. Gogoratzen da ordea elkar ezagutu zutenean sortu zion liluraz. Karla izeneko lagun baten deia jasotzen du, manikiarekin obsesionaturik bizi den Oskar ahazteko esaten diona. Larunbatean jatetexe mexikar batera koadrilakoekin afaltzera joateko zirikatzen du, Anari elkarrekin zebiltzala adarrak jarri zizkion Iban mutil lagun zaharra ere joango dela esanez. Baina Anak ez du batere gogorik, are eta gutxiago Ibanekin berriz ere elkartzeko.

2: Azkenean afarira joango da eta urduri dago, Iban ere joango delako. Ana ileapaintzailea eta ileapaindegian bezeroen zirikadak entzun behar ditu: Ez zara jada Oskarrekin ezkonduko? Gogoratzen du ezkontza-soinekoa dendan probatu zuenekoa. Azkenean, Oskar iragana dela jabetu, eta guapa jartzen da afarira joateko. Karlari ezkontzarako gonbidapena eman zionekoa gogoratzen du, nola Karlak manikia traba eta oztopoa zela esaten zion asmo txarrez, eta berak jeloskor eta inbidiatan zegoela erantzuten zion.

3: Orain ere defendatzen du Oskar, norbait gaizki esaka hasten bada. Aitortzen du ordea bera ez dela perfektua eta Greta bezalako manikiak perfektuak direla fisikoki. Jatetxe mexikarreko afarira heldu eta Iban gerturatzen zaio. Berarekin ligatzen hasten da, Anak muzin egiten dio, baina azkenean, dantzan bero-bero aritu ondoren, gogoari ezin eutsirik, Ibanekin libertitzea erabakizten du.

4: Etxean esnatzen da kriston erresakarekin. Itxura penagarria dauka. Gogoratzen du etxera heldu zela Ibanekin eta musuka eta zirritan hasi zirela. Alfonbra gainean biluzten hasi zela, baina azkenean aurrera ezin zuela jarraitu, eta alde egiteko esan ziola. Karlak deitzen dio ea Ibanekin nola bukatu zen gaua. Ezer ez zela gertatu erantzuten dio. Casablanca pelikula ikusten hasten da, eta bapatean atean jo eta Iban da. Barkamena eskatzen dio Ibanek. Noiz edo noiz elkarrekin ateratzeko esaten dio. Baina orduan atean norbaitek jo erta Oskar da.

5: Ibanek alde egiten du berehala, Oskar dela ikusita. Ana urduritu egiten da Oskarrek hitz egiten dionean, hankak dardarka ditu. Opari bat ekarri dio: katiuska hori batzuk, Anarenak, Oskarren etxean zeudenak, eta ezagutu ziren eta gutxira Oskarrek urrutitik ikusita, geratu ziren toki batean Ana ezagutzeko balio izan zutenak, Anak liluratu zuen Oskarren xehetasun bat. Ana hunkitu egiten da oroitzapenarekin. Eztabaidan hasten dira, Anak esaten dio maitasuna ez dela nahikoa elkarrekin bizitzeko. Oskar beragatik itzuli dela esaten dio, baina Anak denbora behar duela esaten dio. Oskarrek Greta lurperatua (zabortegian) dagoela esaten dio. Rakel hil dela ere esaten dio.

6: Anak ez du Ava ezaguzten. Ava Anaren ileapaindegira doa, herrian ezkondu behar duela esanez. Anari galdetzen dio ez al duen berak ere ezkondu behar. Arratsaldean festa egin behar dutela eta hara joateko esaten dio Anari. Anak azkenean onartu gonbitea, eta Karlari deitzen dio festara laguntzeko. Karlak ez du nahi baina azkenean onartu egiten du.

7: Festara heldu, eta han ere Iban dago. Marlene izeneko batek egin dio soinekoa Avari. Soinekoa Anari erakutsi eta probatzeko esaten diote. Janzten du, eta festako musika eta dantzan giroan zorabiatu egiten da. Begiak ireki eta Oskar agertzen zaio. Dena prestatuta zegoen Oskart eta Ana elkartzeko. Anak ez du onartzen Oskar, lagunak besterik ez direla esaten dio. Denbora behar duela dio Anak, eta elkarrekin bukatuko dutelako segurtasuna ere ez dio ematen. Oskarrek maite duela esan, baina Anak isilarazi egiten du eta xanpaina eskaintzen dio, oraina disfrutatu behar dutelako eta iraganari begira bizi.

8 (epilogoa): Smoke hostal batean dago, ohean etzanda. Ondoan Greta dauka, eta ferekatu egiten du, zoriontsu.

2764 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.