Greba orokorra sektore ekonomiko guztietako langileriak edo gutxienez  langile talde zabal batek lan-jarduera etetea da, guztientzako aldarrikapen sozialak planteatzeko. Horrela, greba orokorrak izaera politikoagoa du enpresa edo sektore ekonomiko jakin bateko langileek egindako lan-greba baino. Oro har, greba orokorrarekin batera protesta-ekintza masiboak egiten dira, hala nola manifestazioak, desobedientzia-ekintzak, okupazioak eta abar. Era berean, izaera matxinatzailea edo iraultzailea izan dezake, gobernua boteretik kentzeko edo ezarritako ordena politiko eta soziala iraultzeko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, huelga general.
Loturiko artikuluak
Abertsioa (orokorra)Abertsioa (latinezko aversio hitzetik, "aldentzea", vertere, "jiratu" hitzetik) edo, zehatzago, zerbaitekiko abertsioa, zerbait horrek eragiten duen atzerakoa, higuina edo intolerantzia da, zerbait hori saihestuz jokatzera eramaten gaituena. Beste…
 
 
Japoniar erako grebaJaponiar erako greba edo japoniar greba ustez Japonian egiten den greba mota bat da, non langileek, lanari uztearen ordez, lan gehiago egiten dute, biltegiak produktu bukatuz bete eta…
 
 
Interes orokorra edo publikoaInteres orokorrak edo interes publikoak gizartearentzat edo komunitate jakin batentzat probetxugarri edo mesedegarri den horri egiten dion erreferentzia, interes partikularrekin kontrajarrita. Estatuaren jarduna eta zerbitzu publikoak  justifikatu eta…