Japoniar erako greba edo japoniar greba ustez Japonian egiten den greba mota bat da, non langileek, lanari uztearen ordez, lan gehiago egiten dute, biltegiak produktu bukatuz bete eta…
Grebak, grebaldiak eta lanuzteak langileek modu kolektiboan lan egiteari erabaki eta uzten diotenean gertatzen den protestak dira, langilearen eskubideak eta interesak defendatze aldera. Greban defendatzen diren interes eta eskubideak lanarekin, askatasun sindikalekin eta politikarekin lotuak izan daitezke. Greba egiteko eskubidea herrialde demokratikoetako konstituzioetan jasota dado, eta beraz langileen oinarrizko eskubidea da. Hala ere, gizartearentzat funtsezkoak diren zerbitzuen kasuan greba egiteko eskubidea mugatuta dago, eta legez zerbitzu minimoak ezartzen dira, zerbitzu horiek bermatze aldera. Halaber, greba legitimo batek greba egiten ez duten, eta beraz lan egitea erabaki duten langileen nahia errespetatu behar du. Grebalariek beste langileak informatu eta grebara joateko deia zabaltzeko eskubidea badute, era baketsuan; informatzaile lanak egiten dituzten langile hauei pikete deitzen zaie.
Hainbat greba mota daude: greba arretatsu, arretazko greba edo japoniar greban, langileek ohi baino azkarrago edo zorroztasun handiagoz egiten dute lana, enpresan arazoak sortu nahian; greba orokorra, langile guzti guztientzat deitzen da, gehienetan helburu politikoekin; beso erorien greban lantokian bertan burutzen dena da, lanik egin gabe; azkenik, elkartasun greba beste langile kolektibo baten alde egiten dena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, strike; gaztelaniaz, huelga; frantsesez, grève.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.