Alubioi-lautada, alubiozko lautada, lautada alubiala edo uholde-lautada ibai ertzetan izaten dira eremu lau zabalak dira, ibaiak gainezka egiten duenean aldiro gertatzen diren uholdearen ondorioz alubioi, jalkin edo sedimentu…
Goi-lautada edo goi-ordokia, batzuetan meseta ere deitua, itsasoaren mailatik goi samar dagoen lur eremu laua da (ikus, ordoki edo lautada), hedadura handikoa, besterik gabe ingurunetik mendikateek bereizten dutena (Iberiar Penintsulako lautada) bezala, edota hartatik besterik gabe altxatu egiten dena, mugetan amildegiak sortuz. Topografikoki erraz antzematen dira goi-lautadak mapetan: maila kurben arteko distantzia handiak dituzten azalera topografikoak dira, altuera handiko unitate geomorfologikoak direnez, eremua kolore ilunekin (marroiz) marrazten da. Goi-lautada egitura tipikoa laua bada ere, badira goi-lautada inklinatuak eta uhindu edo ebakiak, azken hauek goi-lautadako ibaiek sorrrarazitako higaduraren ondorioz. Goi-lautadak hainbat prozesu geologikoren unitate morfoestrukturalak dira: azpiko magmak goraka bultzaturiko lautada izan daiteke, altuera handiko erliebean izandako higadura prozesuen, edota plaka tektonikoen arteko talkaren ondorio.
Munduko goi-lautada altuena eta zabalena Tibeteko goi-lautada da, bi plaka tektonikoen arteko talkaren ondorioz sortua duela 55 milioi urte. Goi-lautada hori hegoaldetik mugatzen duen Himalaia mendikateak plaka tektonikoen arteko talkak sortutako hausturen bitartez sortu zen, goi-lautada berriz, eremu horretan horrelako hausturarik egon ez zelako sortu zen.
Beste hizkuntzetan: ingelesez eta frantsesez, plateau; gaztelaniaz, meseta.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.