Aretoko politika edo saloiko politika politikariek eta bestelako eragileek euren artean modu pribatuan izaten duten jarduna da, instituzio politikoetatik kanpo baina haietako erabakiak osatu, adostu eta finkatzeko asmoarekin.…

Goiko ganbera eta beheko ganbera edota goiko ganbera eta beheko ganbera dira sistema politiko bikameral batean bi erakunde legegileak izendatzeko konbentzionalki erabiltzen diren terminoak.
Behe-ganbera, gehienetan, da herritarrek zuzenean aukeratzen duten erakundea, batzuetan hautespen-demarkazio batzuen arabera, eta historikoki horrela izan ez den arren – eta horregatik deitzen zaio behe ganbera–, garrantzi handiagoko eskumenak ditu legeak plazaratzeari eta botere betearazlearen kontrolari dagokienez. Adibidez, Espainian, Diputatuen Kongresua da beheko ganbera, eta Erresuma Batuan, berriz, Komunen Ganbera.
Bestalde, goi-ganbera lurralde- edo estamentu-ordezkaritzako ganbera bat da, beheko ganbera kontrolatzeko edo kontsultatzeko funtzioa duena, eta hura baino maila txikiagoko eskumenak ditu. Espainia Senatua d a goi-ganbera, eta Erresuma Batuan Lorden Ganberak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, cámara alta y cámara baja.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.