Gogorapen-teoria: ontogenesia eta filogenesia


KategoriakFilosofia

Ume bat enbrioi izatetik jarraitu duen prozesua, ontogenesia, gizakiaren eboluzioaren edo filogenesiaren islada litzateke gogorapen teoriaren arabera.

Gogorapen-teoria, "ontogenesiak filogenesiari jarraitzen dio" esamoldearekin ere adierazi ohi dena, Ernst Haeckel filosofoak (1834-1919) bereziki garatu eta baieztatutako hipotesi biologikoa da, zeinaren arabera ontogenesiak, izaki bizidun baten garapena, enbrioi izatetik eta gestazio edo sabelaldian zehar, filogenesiaren parekoa den, alegia izaki horren espezieak bere eboluzio biologikoan jarraitu duen ibilbidearena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, recapitulation theory; gaztelaniaz, teoria de la recapitulación.

191 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.