Gobernazio-Ministerioa edo Gobernazioaren Ministerioa Espainian 1812ko Konstituzioarekin batera sortutako gobernuko saila izan zen, Gobernazio-Ministro bat buru, hasiera batean eta izenak adierazten duen bezala orokorrean herrialdearen gobernu aferez arduratzen dena, hala nola ekonomia, lan publikoak, justizia, osasuna, posta eta segurtasuna. Urteetan zehar, eskumenak galtzen zen joan zen ministerioa izan zen; hala, XIX. mendearen bukaeran justizia penaleko eskumenak galdu zituen eta segurtasunarekin loturikoek pisu handiagoa hartu zuten, eta Bigarren Errepublikan osasun publikoa kudeatzeko Osasun Ministerioa sortu zen. Francoren diktaduran barne-segurtasuna kudeatu zuen, eta beraz, baita errepresio politikoa ere, probintzia guztietan zeuden gobernadore zibilen bitartez. 1977ko Konstituzioarekin batera desagertu zen eta Barne Arazoetako Ministerioa izan zen haren eskumenak hartu zituena, gehienbat segurtasun publikoarekin eta poliziarekin lotuak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Ministerio de la Gobernación.
Loturiko artikuluak
Konskripzioa eta konskriptoakKonskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…
Aro Garaikidea eta Historia GaraikideaAro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…
Enkomiendak eta komendadoreakErdi Aroan, Gaztelako eta Aragoiko erresumetan, enkomienda monarkak pertsona bati entregatzen zion lur konkistatuen ustiapena zen, horretarako lurraldera printzipioz borondatez etorritako pertsona eta familiak bere babesean hartuz, obedientziaren…