Gobernagarritasuna


KategoriakPolitika

Adiera zabalean, gobernagarritasuna sistema bateko atalen arteko koordinaziorako gaitasuna da, sistemako helburuak betetze aldera. Terminoa bereziki politikan erabiltzen da, erakunde politiko batek gobernua modu eraginkor eta demokratikoan abian jarri eta garatzerakoan gobernuan partaide izan behar direnekin lankidetza eta koordinazioa adostu, eratu eta guzatzeko duen gaitasuna da.

Adiera hertsiagoan, erabakiak botoz erabakitzen diren erakundeetan, gobernagarritasunak gehiengoak lortu eta beraz erabakiak hartu ahal izateko gaitasuna adierazten du, legeak aprobatu eta bere programa politikoa ostoporik gabe garatze aldera. Gutxiengoan daduen gobernuek aliantza sendo eta iraunkorrak behar dituzte gobernagarritasuna bermatzeko, eta horretarako bere lerrokoak ez diren indar politikoekin negoziazioa, akordioak, kontsentsua eta hitzarmenak garatu behar dira.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, governability; gaztelaniaz, gobernabilidad.

198 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.