Kontzeptualizazioa fenomeno konplexu edo teoria abstraktu bateko elementuak bereizi eta zehatz definitzeko prozesua da, elementu horien gainean burutzen diren prozesu logikoak (neurketak, ikerketak, ...) baliozkoak izan daitezen. Laburrago,…
Gizarte zientzien definizioa berez da problematikoa, baina horregatixe da baliozkoa, definizio argia baino puntu problematikoak agerian uzten dituelako. Hartara, esango genuke, argitu baino eztabaidatu nahian, gizarte zientziak gizakia bere dimentsio sozialean, gizartean alegia, metodo zientifikoa baliatuz ikertzen duten jakintza-arloak dira. Horren baitan, soziologia, antroplogia, ekonomia, psikologia, hizkintzalaritza, demografia, giza geografia, historia, zuzenbidea eta filosofia (azken hau gizarte zientzia den oso eztabaidatsua den arren).
Lehen eztabaida, gizarte zientziak deitzen diegun horiek zientziak ote diren, metodo zientifikoa aplikatu dakiekeen eztabaidatu behar da. Gizarte zientzien izendapena XIX. mendean sortu zen, zientziaren ezagutza-paradigma zabaldu eta pentsalari batzuk (Comte, Dukheim, Marx, Weber) gizakia eta gizartea zientifikoki ikertu behar zela baieztatu zutenean, ezagutza iraganeko oinarri dogmatiko eta teologiko orotatik aske utzi nahian. Nolabaiteko fisika soziala garatu nahi zuten horiek, ordea, subjektu jakilea, gizakia alegia, gizartearen parte ere badela utzi zuten alde batera, eta horrek aldatu egiten duela bere estatusa, gizakiak rol neutrala duen natur zientzien aldean. Gainera, gizarte zientzietan neurketa kuantitatiboak egiteko zailtasuna dago, eta horregatik natur zientziek helburutzat duten zehaztasuna eta aurreikusgaritasuna ezin zaie eman.
Bigarren eztabaida bat gizarte zientzien bakartasunarekin du zerikusirik. Izen bakarra darabilgu gizarte zientziak izendatzeko, baina pluralean. Izan ere, gizarte zientzien ikergai duten gizakiak eta gizarteak objektu bakarra osatzen al dute. Zer dela-eta aniztasun hori? Gizartea objektu bakarra dela bai, baina ikuspegi ezberdinetatik azter daitekeela diogu; natur zientzietan ikuspegi makroskopikoa eta mikroskopikoa bereizten diren bezala. 1
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.