Gizarte zibila estatuaren jardunetik bereizten esfera sozial eta publikoa da, hala nola gizarte mugimenduak, elkarteak eta edonolako ekimen sozialak biltzen dituena. Gizarte zibil terminoa XX. mendera arte zabaldu ez bazen ere, aspaldikoak badira horri buruzko erreferentziak; hain zuzen, John Locke filosofoak gizarte zibil idealaren ideia zabaldu zuen XVII. mendean, kontratu sozialak eratua, non estatuak jabetza-eskubideak eta askatasun ekonomikoa babesteko soilik jarduten duen; beste alde batetik, John Stuart Mill ekonomialari askatasun politikoak eta eskubide zibilak gaineratu zizkion askatasun ekonomikoari gizarte zibila izan behar dena definitzeko. XX. mendean zehar indartzen joan da gizarte zibilaren rol politikoa, eta egun estatuarekin eta administrazio publikoarekin batera erabaki politiko eta ekonomikoak hartzen dituzten eragile sozialen multzo gisa definitzen da, herritarren partaidetza eta deszentralizazio ekonomiko eta politikoa sustatze aldera.
Loturiko artikuluak
Gizarte dinamikaGizarte dinamika gizarte erakuntza-, garapen- eta aldaketa-prozesuak biltzen dituen ikuspegi soziologikoa da, gizarte subjektu eta eragileen arteko gizarte-harremanak aintzat hartzen dituena, bai eta ingurunearekikoak ere, prozesu horien eragile…
Gizarte hausturaGizarte haustura edo haustura soziala gizatalde edo klase sozial batetik beste batetik bereizten duen distantzia sozioekonomiko eta kulturala da, horrenbesterainokoa non klase sozial edo gizatalde bat bazterturik, gutxietsirik…
Gizarte antolakuntzaGizarte antolakuntza edo gizarte antolaketa gizarteak gizabanakoei rolak esleitzen dizkien mekanismo eta harremanen multzoa da, rol horiek garatzeko eratzen diren gizarte instituzioekin batera. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, organización social.