Gizarte segurantza edo segurantza soziala herrialde bakoitzeko pertsona eta familiei osasunerako eskubidea bermatu eta gutxieneko errenta (pentsioak) ziurtatu egiten duen sistema publikoa da, bereziki pertsonek eta familiek babes berezia behar duten kasuetan hala nola gaixotasun eta desgaitasun egoeran, zahartzaroan, lan-istripuetan, amatasunean eta alarguntze-egoeran. Ongizate-estatuaren ezaugarria da eta gizarteen aurrerabidearen eta giza garapenaren adierazgarri. Gehienetan, langileek egindako kotizazio edo diru-ekarpenen bitartez finantzatzen da, kasu batzuetan gastuak zerga orokorrekin ere estaltzen badira ere. Gizarte segurantzako sistema informalak antzinatik garatu badira ere, familiaren baitan bereziki, gaur egun baino zabalago ulertuta, sistema formalak XVIII. mendetik hasi ziren ugaltzen, baina hasiera batean karitateak bultzatuta eta erakunde pribatu eta erlijiosoen bitartez. XX. mendera arte itxaron behar izan zen, eta bereziki Bigarren Mundu Gerratik aurrera, ongizate-estatuaren garapenarekin batera, estatuak sistema hauek finkatu eta herritargo osoari eskaintzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, social security; gaztelaniaz, seguridad social.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kotizatzaileak (Gizarte Segurantza)Gizarte Segurantzari buruz, kotizatzailea edo Gizarte Segurantzako afiliatua lanean izan eta Gizarte Segurantzan kotizatu edo ekarpenak (ikus, kotizazio sozialak) egiten dituen pertsona da. Elkartasunezko gizarte segurantza sistema batean,…
Toledoko ItunaToledoko Ituna edo Toledoko Hitzarmena 1995 urtean Espainiako Kongresuko alderdi politiko nagusiek Gizarte Segurantzaren iraunkortasunaren alde adostutako agiria zen, pentsioen beharrezko erreformak proposatu eta horretarako neurriak abian jartzeko…
Ongizatearen estatua eta ongizatearen gizarteaOngizatearen estatua, ongizate-estatua edo probidentzia-estatua herrialde bateko osasuna, hezkuntza, bizi-kalitatea eta segurtasun ekonomikoa bermatu eta sustatzeko estatutik eraturiko instituzio publikoen multzoa da, osasun, hezkuntza eta babes soziala ardatz…