Gizarte presioa (presio soziala)


KategoriakSoziologia

Gizarte presioa edo presio soziala pertsonek berezkoak ez dituzten jokabideak bereganatu edo haien jokabideak bere ingurune sozialean nagusitzen diren jokabideetara moldatzeko prozesua da, bereziki bere erreferentzia-taldeetan integratu edo gutxienez haietatik bazterturik ez izateko helburuarekin. Presio soziala garatzeko beste mekanismo bat konparazio soziala, besteen aurrean berdinkide moduan azaltzeko beharrarekin. Gizarte presioa eragiten duten talde ohikoenak koadrila edo lagun taldea, ikasgela eta lankideen taldea dira, baina maila makrosozialean kulturak ere gizarte presioa eragiten du, hartatik inposatzen zaizkigun ereduen bitartez.

173 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.