Enpresan, gizarte onurak ordainsariez gainera langileei eskaintzen zaizkien abantailak dira, haien ongizatea hobetu eta motibazioa handitu nahian. Denetarikoak izan daitezke: aseguruak, jai egun gehigarriak, ikastaroak, jantoki edo kafetegi zerbitzuak, soldata aurrerakinak, ... Enpresarentzat kostu bat dakarkioten arren, alde onak ere baditu: langileen motibazioa gehituta, produktibitatea handitu egiten da, eta kanpora begira ere, enpresaren irudia hobetu egiten da. Dena den, garrantzitsua da gizarte onurak plan zabal eta epe luzerako baten baitan kokatzea eta iraunkorrak izatea, enpresaren gorabehera finantzarioetatik at finkatuz; izan ere, kaltegarria izan daiteke, enpresarentzat gizarte onura inportantea jarri eta denbora batera kentzea, langileen artean ziur sortuko den frustrazioagatik.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, social benefits; gaztelaniaz, beneficios sociales.
Loturiko artikuluak
- 
Gizarte dinamika- Gizarte dinamika gizarte erakuntza-, garapen- eta aldaketa-prozesuak biltzen dituen ikuspegi soziologikoa da, gizarte subjektu eta eragileen arteko gizarte-harremanak aintzat hartzen dituena, bai eta ingurunearekikoak ere, prozesu horien eragile… 
 
- 
Gizarte haustura- Gizarte haustura edo haustura soziala gizatalde edo klase sozial batetik beste batetik bereizten duen distantzia sozioekonomiko eta kulturala da, horrenbesterainokoa non klase sozial edo gizatalde bat bazterturik, gutxietsirik… 
 
- 
Gizarte antolakuntza- Gizarte antolakuntza edo gizarte antolaketa gizarteak gizabanakoei rolak esleitzen dizkien mekanismo eta harremanen multzoa da, rol horiek garatzeko eratzen diren gizarte instituzioekin batera. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, organización social.