Gizarte langintza edo lan soziala pertsonak eta komunitateak, bereziki kalteberak direnak, lagundu egiten dituen praktika tekniko eta antolatua da, profesionalek nahiz boluntarioek garatzen dutena, haien garapen eta ongizate indibidual eta kolektiboa sustatu eta bultzatzea helburu duena. Ekimen kolektibo eta soziala da, instituzio publikoetatik nahiz gizarte zibiletik garatzen dena. Laguntza jarduera horien inguruan garatzen den jakintza arlo eta diziplina akademiko gisa ere ezagutzen da gizarte langintza.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, social work; gaztelaniaz, trabajo social.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Gizarte dinamikaGizarte dinamika gizarte erakuntza-, garapen- eta aldaketa-prozesuak biltzen dituen ikuspegi soziologikoa da, gizarte subjektu eta eragileen arteko gizarte-harremanak aintzat hartzen dituena, bai eta ingurunearekikoak ere, prozesu horien eragile…
 
 
Gizarte hausturaGizarte haustura edo haustura soziala gizatalde edo klase sozial batetik beste batetik bereizten duen distantzia sozioekonomiko eta kulturala da, horrenbesterainokoa non klase sozial edo gizatalde bat bazterturik, gutxietsirik…
 
 
Gizarte antolakuntzaGizarte antolakuntza edo gizarte antolaketa gizarteak gizabanakoei rolak esleitzen dizkien mekanismo eta harremanen multzoa da, rol horiek garatzeko eratzen diren gizarte instituzioekin batera. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, organización social.