Teorikoki Serge Moscovici errumaniar-frantses soziologoak 1960ko hamarkadan garatutako kontzeptu gisa, gizarte errepresentazioak edo errepresentazio sozialak sinesmenak, balioak eta jarrerak biltzen dituen pentsamendu-sistema kolektiboak dira, gizarte errealitatea interpretatu eta gizabanako eta agente sozialen arteko komunikazioa bideratze aldera, gizarteko egitate eta gertaerei buruzko kontsentsu eta ekintza uniformeak garatzeko helburuarekin. Maiz, gizarte errepresentazioak estereotipo gisa gorpuzten dira, gizatalde, klase sozial edo jokabide jakin bati buruz.
Loturiko artikuluak
Gizarte antolakuntzaGizarte antolakuntza edo gizarte antolaketa gizarteak gizabanakoei rolak esleitzen dizkien mekanismo eta harremanen multzoa da, rol horiek garatzeko eratzen diren gizarte instituzioekin batera. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, organización social.
Klase-gizartea (klase-sistema)Ez nahastu gizarte klase kontzeptuarekin. Klase-gizartea edo klase-sistema klase sozialen arabera bereizirik eta hierakizaturik dagoen gizartea da. Klase-gizarteak berrelikatu egiten dira, gizarte klase desberdinen artean daduen desberdintasunak eta…
Gizarte hausturaGizarte haustura edo haustura soziala gizatalde edo klase sozial batetik beste batetik bereizten duen distantzia sozioekonomiko eta kulturala da, horrenbesterainokoa non klase sozial edo gizatalde bat bazterturik, gutxietsirik…