Orokorrean, gizarte elkarrizketa garrantzi publikoko gai baten inguruko eragile politiko eta sozialen artean komunikazioa, eztabaida, elkarlana eta gatazka dagoen egoeretan negoziazioa eta kontsentsua bultzatu eta bideratzeko politika, proiektu eta praktiken multzoa da. Zentzu hertsiagoan ere erabiltzen da maiz, gobernu, enpresarien erakunde eta sindikatuen arteko elkarrizketa izendatzeko, lanaren lege-esparruaren, langileen eskubideen eta ordainsariei buruzko politikaren inguruan, enpresen eta langileen arteko negoziazio kolektiboaren marko orokorra finkatze aldera.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, social dialogue; gaztelaniaz, diálogo social.
Loturiko artikuluak
Gizarte errepresentazioakTeorikoki Serge Moscovici errumaniar-frantses soziologoak 1960ko hamarkadan garatutako kontzeptu gisa, gizarte errepresentazioak edo errepresentazio sozialak sinesmenak, balioak eta jarrerak biltzen dituen pentsamendu-sistema kolektiboak dira, gizarte errealitatea interpretatu eta…
KolektiboaAgian kolektiboa gizarte talde gisa bilatzen ari zinen. Kolektibo (latinezko colligere aditzeitk, "bildu") hitzak jende edo erakunde multzo edo elkarte bat edo horri dagokiona adierazten du, bereziki jende edo…
Gizarte kolektiboaAgian, kolektibo gizarte ikuspegi gisa bilatzen ari zinen. Gizarte kolektiboa edo kolektibo soziala interes, proiektu, iritzi eta ikuspegi berdinak partekatzen dituen gizataldea da, helburu komunak partekatzen dituena. Kolektibo…